Atarrabian debuta Beti Onak-en aurka eta Gascan itxi Riojarekin

0

Gaur goizean Federazioaren egoitzan egindako Guerreras Iberdrola 24-25 ligako egutegiaren zozketaren arabera, super amara Bera Berak abuztuaren 31n irekiko du lehiaketa Atarrabian Replasa Beti Onaken aurka; eta liga erregularra, berriz, 2025eko maiatzaren 3an itxiko du, Gascan, Grafometal La Riojarekin.

Uda amaiera eta udazken hasiera beroa izango dute gipuzkoarrek, aurreko denboraldiko talderik onenak bata bestearen atzetik direla. Gascan jokatuko den lehen partida Caja Rural Aula Valladoliden aurka izango da irailaren 14an, Iberiar Superkopa jokatu eta astebetera, eta ondoren Atticgo BM Elche (irailaren 21ean), Costa del Sol Málaga (urriaren 5ean) eta Porriñora egingo du bidaia joango da urriaren 12an. Ildo horretan, uztailaren 9ra arte itxaron beharko da, hau da, EHFk European Leagueko txapelketaren koadroa zehaztu arte. Bertan super amara Bera Beraren ibilbidea argituko baita.

Urriaren 19an, donostiarrek Elda Prestigio hartuko dute; azaroaren 2an, A Guardara joango dira; Europako QR3 kanporaketa izanez gero, super amara Bera Berak Gijonen aurka jokatuko du azaroaren 9ko astean, eta Morvedren aurka hurrengoan.

Zuazoren aurkako derbia abenduaren 21ean jokatuko Gascan eta Rocasaren aurka Telden (abenduak 28). 2025ean, ligara itzuliko da Gascan urtarrilaren 11n, Granollersen aurka eta lehen itzuliaren amaiera Logroñon izango da.

Bigarren itzulian datarik azpimarragarrienak: Gascan, urtarrilaren 25ean Replasa Beti Onak, Valladoliden (otsailak 1), Elx Gascan (otsailak 10), Otsailaren 15ean Malagan eta 22an Porriño etxean. Derbia Barakaldon, apirilaren 5ean.

Guerreras Iberdrola liga 14 taldez osaturik, lehiaketa erregularrak 26 jardunaldi izango ditu, ondoren maiatzaren 7an hasiko den play-offari jarraipena emango diote sailkatutako zortzi onenek. Liga erregular honetako azken sailkatua zuzenean jaitsiko da Urrera mailara, eta play-down-a, berriz, hamargarren eta hamahirugarren sailkatuen artean jokatuko dute, euren artean lortutako puntuak batuz.