Biosanitario-sektoreko euskal enpresek nazioarteko merkataritzaren erronkei heldu diete

0

Basque Trade & Investment-ek, SPRI Taldearen barruan dagoen euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak, jardunaldi bat antolatu zuen joan den ostiralean, ekainak 21, Basque Health Clusterrarekin batera, bioosasun-sektorearen esparruko nazioarteko merkataritzari eta aduanei buruz, Bizkaiko Parke Teknologikoan, Derion. Ekitaldian, besteak beste, globalizazioa, protekzionismoa, teknologia berriak eta negozio ereduen aldaketak jorratu ziren, nazioarteko merkataritzarako erronka berriak aurkezten dituztenak.

Nazioarteko presentzia duten sektore biosanitarioko enpresek gero eta sektore konplexuagoa dute, erabiltzen dituzten produktuen izaera dela eta. Produktu horiek lagin biologikoak, zelula-hazkuntzak edo garraiatzeko eta kontserbatzeko baldintza bereziak behar dituzten materialak izan ditzakete.

Ildo honetan, nazioarteko eragiketetan eragina duten prozeduren eta arauen ulermen sakonagoa eskaini nahi izan zitzaien enpresei, zalantzak argitzeko eta jarduerak eraginkortasunez egiteko ezinbestekoak diren ezagutzak eskuratzeko espazioa eskainiz.

Ekitaldian zehar, nazioarteko merkataritzak osasun-sektorerako dituen erronka eta zailtasun espezifikoei buruz eztabaidatu zen, produktu biologikoen ezaugarri bereziengatik. Egoera horri aurre egiteko, lagin biologikoak eta farmazia- eta medikuntza-produktuak garraiatzeko baldintza espezifikoei buruz aholkatzeno duten enpresa espezializatuak izatearen garrantzia azpimarratu zen.

Hizlarien artean , Aero-Ferreko Maria Jose Diaz eta FedEx-eko Koldo de la Cruz izan ziren, eta beraiek esperientzia praktikoak eta nazioarteko bidalketetarako irtenbideak partekatu zituzten. Beatriz Iñarrituk, Deusto Business Schooleko irakasleak eta Marta Pradok, Incotrans-eko CEOak, berriz, nazioarteko kate logistikoko aduanak eta digitalizazioa aztertu zituzten.

Jardunaldiaren ondorio nagusietako bat sektorearen ezagutza eta eskakizun espezifikoetan sakontzen jarraitzeko beharra izan zen. Etorkizuneko jardunaldi teoriko-praktikoak antolatzearen garrantzia nabarmendu zen, nazioarteko garraioaren balio-kate osoko funtsezko eragileen parte-hartzearekin betiere hainbat gai lantzeko helburuarekin,besteak beste, INCOTERM arauak, salgaien garraioan erosleen eta saltzaileen erantzukizunak zehazten dituztenak; dokumentazio legala, logistikoa eta aduanak.