DEPORTIVO ALAVESEK ETA SILKEN HOTELAK BESTE DENBORALDI BATEZ BERRITU DUTE EUREN KONPROMISOA

0

Deportivo Alavesek eta Silken Hotelak beste denboraldi batez berritu dute euren aliantza, elkarrekin 18. denboraldia jarraian betez. Azken hiruretan bezala, hotel-katearen logoa gizonezkoen lehen taldeko praken aurrealdean jarriko da.

Silken Hotelak Deportivo Alaves eta Deportivo Alaves Gloriosasekin jarraituko du, Ibaian eta Mendizorrotzan publizitatea izanez.

SILKEN HOTELETAKO zuzendari nagusi Javier Villanuevaren hitzetan: “SILKEN HOTELETATIK oso harro gaude euskal kirola babesteko egin dugun apustu irmoarekin. Gure DNA ahalegin eta lan gogorra bezalako balioetan oinarritzen da, kirolarekin eta Alavesekin partekatzen duguna. Horregatik, ilusio berezia egiten digu aurten ere gure hiriko klubari babesa ematen jarraitzea LaLiga EA Sports-en”.

Haritz Kerejetak, Baskonia-Alaves Taldeko CEO-ak, hotel-kateak Deportivo Alavesi ematen dion babesa eskertu du: «Oso pozik gaude SILKEN HOTELEKIN dugun harremana luzatzeaz eta hainbeste denboraldiz iraun duen aliantza honen oinarri den konfiantza eta babesa izaten jarraitzeaz”.

SILKEN HOTELEN inguruan

Egoitza Gasteizen duelarik eta proiekzio nazionalarekin, hiru mila gelatik gora eskaintzen ditu eta zuzeneko mila eta berrehun lanpostu baino gehiago sortzen ditu. 33 establezimendu eta 29 destinorekin, SILKEN HOTELEN planek hazten jarraitzea eskatzen dute, ez bakarrik hiriko negozio-ereduetan, baita aisialdiko eta gozamenerako destinoekin.

Duela gutxi rebranding integrala jasan duen SILKEN HOTELAK, Silken marka indartzen eta posizionatzen ari da, betiere hotel bakoitzaren nortasuna bistatik galdu gabe. Negozio sektorera bideratutako establezimendu jasangarriak, bakarrak, baina aisialdia ahaztu gabe, atseden hartzeko eta tokiko gastronomiaz gozatzeko gune paregabeak.

SILKEN HOTELAK iraunkortasunarekin konprometitutako enpresa da. Horregatik, besteak beste, deskarbonizazioan, energia-hobekuntza eta -eraginkortasunean eta establezimendu guztien elektrifikazioan lan egiten dute, berdez dabilen konpainia bat izateko. Gainera, konpainia nazioarteko jauzia prestatzen ari da, 2024. urtean hainbat establezimendu ireki ostean.