Hurrengo asteetan, Lehendakaria Euskadiko alderdi politiko eta gizarte-eragile nagusiekin egingo diren bileren buru izango da

0
  • Helburua da Gobernu Programa partekatzeko lehenengo elkargune bat izatea eta Herri-lehentasun eta -erronkei buruzko hausnarketa bati ekitea

Lehendakariak alderdi politikoekin eta eragile sozialekin Eusko Jaurlaritzak izango dituen batzarrak zuzenduko ditu. Inbestidura saioan hitzeman zuen gisara, Lehendakariak abian ipiniko ditu Gobernu Programa ezagutzera emateko eta lehenengo harremanak bideratzeko elkarrizketak. Xede nagusia da bitarteko zuzen bat ezartzea, horrela, lehenengo egunetik bertatik Herri-lehentasun eta -erronkei buruz elkarrekin lan egiten hasteko.

Hurrengo asteetan, Euskadiko gizarte-eragile garrantzitsuenak, banan-banan, bileretara deituko ditu Imanol Pradalesek. Helburua da eragile horien guztien ikuspuntuak jasotzea eta, besteak beste, helaraztea erantzun partekatua eman behar zaiola Lehendakariak zehaztutako lehentasunetako bati, alegia, Euskal Osasun Sistemari buruzko Herri Itun zabala lortzeari.

Bilera hauek ordezkaritza txikienetik handienera bideratuko dira. Horrela, elkarrizketak izango dira alderdi politikoekin, sindikatuekin, patronalekin… Hurrengo urteetan, Euskadik aurrean izango dituen desafioei erantzuteko ezinbestekoa da elkarrekin lan egitea, elkar-ulertzea eta desberdinen artean ados ipintzea, bai eta Herriko eragile nagusiek konpromiso hori partekatzea ere, horrela, Euskadiren ongizatea hazteko.