Joko Olinpikoen prestaketan

0

Beñat Turrientes eta Jon Pacheco txuri-urdinak Espainiako selekzioak gaur publiko egin duen Parisko Joko Olinpikoak prestatzen hasiko diren hogeita bi jokalarien zerrendan daude. Santi Deniak zuzentzen duen taldea astelehenetik aurrera bilduko da eta lagunartekoa jokatuko du Bordelen, Estatu Batuen aurka hilaren 17an, hitzordu olinpikoan parte hartzen hasi aurretik. Espainiako selekzioak Uzbekistan, Dominikar Errepublika eta Egipto izango ditu aurkari multzoen fasean. Gaur emandako zerrendatik lau jokalari ‘eroriko’ dira egun baztu barru emango den behin-betikoan.