Lehoiak uztailaren 8an itzuliko dira entrenamenduetara

0

Orain arte, Athleticek bost lagunarteko partida ditu iragarrita denboraldi berria prestatzeko: Burgos CF, Real Racing Club, SD Eibar, Aston Villa eta VfB Stuttgart

Athletic Clubeko gizonezkoen lehen taldea datorren astelehenean, uztailaren 8an, itzuliko da entrenamenduetara Lezaman.

Bi taldetan banatuta, lehoiek astelehen eta asteartean ohiko osasun-azterketak eta gaitasun-probak (kardioa eta balorazio funtzionala) eta berdeguneko entrenamendua uztartuko dituzte. Asteazkenean, uztailak 10, lehen saioa egingo dute elkarrekin soropilean.

Momentuz, Athleticek bost lagunarteko partida ditu iragarrita denboraldi berria prestatzeko: uztailaren 20an Burgos CF izango dute aurkari Plantion, 24an Real Racing Club Lasesarren, abuztuaren 1ean SD Eibar Las Llanasen, 7an Aston Villa Birminghamen eta 10ean VfB Stuttgart Alemanian.