Sanni Franssi, funtsezko jokalaria

0

Realak eta Sanni Franssik akordioa lortu dute bi aldeak lotzen zituen kontratua 2025-26 denboraldiaren amaierara arte berritzeko, kontratuak beste urte betez luzatzeko aukera izanik.

«Batera hazten jarraituko dugu»

Finlandiako nazioarteko jokalariak, azken denboraldietako lorpenetan ezinbesteko pieza izan denak, elastiko txuri-urdina janzten jarraituko du, gutxienez, beste denboraldi batez. Sanniren hitzetan, «datorren denboraldirako gogoa eta ilusioa dut».