Abonatuek astelehenetik aurrera eskatu ahal izango dute eserlekuen birkokatzea.
Datorren astelehenean, uztailak 1, hasiko da abonatuek eserlekuen birkokapenak eskatzeko epea. Eskaera egiteko epea uztailaren 5eko 14:00etan amaituko da.
Euren eserlekua beste leku batean kokatu nahi dutenek Orsaixanen bertan egin beharko dute, 9:00etatik 14:00etara.
Eserlekuak talde moduan eskatu nahi duten abonatuek, gehienez 4 lagunentzat egin dezakete.
Ez da nahitaezkoa izango aldatzeko interesa duen pertsona bertaratzea. Txartelaren titularrak ezin badu joan, beste pertsona bat joan ahal izango da kudeaketa egitera, baina interesdunen txartel fisikoak aurkeztu beharko ditu, gehienez ere 4 karnet pertsonako.
Behin epea amaituta, ezin izango da mugimendurik egin 2024. urtea ia amaitu arte. Egun horiek abonuak berritu aurretik ezarriko dira.