Irene Oguizak 2026ra arte berritu du

0

Erdilariak, Athletic Clubeko kapitainetako batek, bi denboraldiz luzatu du bere kontratua

Athletic Clubek eta Irene Oguizak (24 urte) kontratua bi denboraldiz luzatzea adostu dute, 2026ko ekainaren 30era arte. Durangarrak, David Aznarren taldeko kapitainetako batek, 77 partida jokatu ditu elitean dagoeneko, eta 10 gol sartu ditu, horietako bat denboraldi honetan. Akordioa gaur sinatu da San Mamesen, Jon Uriarte presidentea eta Xabi Arrieta Emakumezkoen Kirol zuzendaria bertan zirela, eta Geuria! kirol tabernan jakinarazi da, ehunka athleticzaleren aurrean.

Oguizak seigarren denboraldiari ekingo dio eta erreferentziazko jokalaria da zuri-gorrien zelai erdian. Aurtengo bere parte-hartzea bigarren itzulira mugatu da, aurreko denboraldiko lesio baten ondorioz, eta zuri-gorriek sailkapean gora egin duten boladarekin bat egin du.