Amaitu da lehen txanda Realaren Campusean

0

Gaur eguerdian amaitu da Udara Realarekin Campusaren bost txandetako lehena. RS Fundazioak antolatutako programa honen hasieran haurrek primeran pasa dute udari hasiera honetan. RS Campusa txikienei zuzendutako jarduera da, eta, gauza guztien gainetik, errespetua, talde-lana edo autonomia bezalako balioak lantzen dira.

2012 eta 2015 urteen artean jaiotako haurrak ingurune paregabean eta Real Sociedad Fundazioko monitoreekin dibertitzen hasi dira. Taldeka banatuta, egindako jolas, jarduera eta kirolekin aste ederra igaro dute.