Etxeberria, Tchaptchet, Aalla, Fernandes eta Alvarez, All Star bidean

0

Guerreras Iberdrola Ligak gaur eguerdian ireki du 23-24 ligako zazpiko onena aukeratzeko prozesua. Bertan super amara Bera Berako lau jokalari, Maitane Etxeberria, Lyndie Tchaptchet, Maddi Aalla eta Mariane Fernandes eta Imanol Alvarez entrenatzailea daude. Defendatzaile onena ere izateko hautagai da Etxeberria.

Guerreras Iberdrola Ligako 12 taldeetako entrenatzaileek jasotako botoen arabera osatu da aukeraketa, postu bakoitzeko bi jokalari, alegia. Prozesuaren azken emaitzari dagokionez, hautaketa hori % 40a suposatuko du, eta gainerako % 60a Guerreras Iberdrola Ligako sare sozialetako profilen bidez lortuko da, 24 orduko epearekin, hau da, prozesua bihar, larunbata, 13ak inguruan amaituko da.

Hiru sareek (Twitter (X), Instagram eta Facebook) % 20a batuko dute bakoitzak. Twitterren jokalariek jasotzen dituen RTak edo «Atsegin dut» kontatuko dira; Instagramen, Stories formatuan, kategoria bakoitzeko inkesta baten bidez aukeraketa egin beharko da eta Facebooken, berriz, jokalari bakoitzeko post bat argitaratuko da, eta lehen 24 orduetan bakoitzak jasotzen dituen «Atsegin dut» delakoak zenbatuko dira.

Igandean, ekainak 30, Guerreras Iberdrola Ligak Guerreras Iberdrola 2023/2024 Ligako All-Star Team argitaratuko du.