Klasiko handiak eta Europako ehun urteko zein su-etxe jaio berriak Aste Nagusirako

0
PRUEBA

Ukrainarekin lotura zuzena duen kartelak iragarriko du 59. Nazioarteko Su Artifizialen Lehiaketa eta Oleirense su-etxe portugaldarraren ikuskizun piromusikalak itxiko du astea

Aurten ere su artifizialak izango dira Aste Nagusiaren gauetako protagonista nagusienetako bat. Donostia Festakek 59.Nazioarteko Su Artifizialen Lehiaketaren kartela eta egitaraua aurkeztu ditu. Espainia, Alemania, Frantzia eta Italiako su-etxeak lehiatuko dira Urrezko Maskorra lortzeko, eta Portugaletik etorritako zinemarekin lotura zuzena duen ikuskizun piromusikalak itxiko du astea.

Kyiv-en (Ukraina) jaiotako Svitlana Omelyanenko irundarra izan zen 2023ko Aste Nagusiko VII. Su Artifizialen Argazki Lehiaketaren irabazlea, eta berak egindako “Erreflexuak” argazkia izango da aurtengo kartelaren protagonista.

Ohi bezala, gauero su-etxe batek izango du ardura 22:45ean su artifizialen ikuskizuna eskaintzeko. Segidako pirotekniek parte hartuko dute 59. Nazioarteko Su Artifizialen Lehiaketan:

  • Abuztuak 10: Pyrogenie Feuerwerk (Alemania)
  • Abuztuak 11: Pirotecnia del Mediterráneo (Valentzia)
  • Abuztuak 12: Unic Feux d’Artifice (Frantzia)
  • Abuztuak 13: Pirotecnia López (A Coruña)
  • Abuztuak 14: Luigi di Matteo fireworks (Italia)
  • Abuztuak 15: Pirotecnia Valenciana (Valentzia)
  • Abuztuak 16: Pirotecnia Vulcano (Madril)

Abuztuaren 17an jakitera emango da nork irabaziko duen Urrezko Maskorra eta 7.000 euroko saria, eta Aste Nagusiari amaiera eman aurretik ohitura bihurtu den ikuskizun piromusikalaz gozatzeko aukera egongo da, Portugaleko Oleirense su-etxearen eskutik. Aurtengo piromusikalean su-artifizialak historia egin duten film ezagunen soinu-bandekin musikatuak egongo dira

Zezensuzkoa

Aste Nagusiaren jarduera maitatuenetako batek 40 urte beteko ditu aurten. Aste Nagusian gauero 1984.urtetik su artifizialen ondoren zezensuzkoek hartzen dituzte erdialdeko kaleak, baina zezensuzkoaren jatorria XIX.mendeko hasierakoa da. Milaka pertsonek, heldu zein haurrek, haien aurrean korrika egiten dute Cervantes plazatik Boulervard-eraino egiten den entzierro berezi honetan.

Iazko arrakastaren ondoren, aurten, abuztuaren 17an, entzierroen azken egunean, zezensuzkoek eta partehartzaileek ez dute ibilbidea bakarrik egingo, izan ere, Joselontxos txaranga Udaletxeko terrazara igoko da berriro eta Serafin Barojak 1881.urtean idatzi zuen Iriyarena Donostiako zezensuzkoaren soinu-banda joko du.