Marta Unzueren kontratuaren luzapena

0

Lehen taldeko jokalariak, belauneko lesioa sendatzen murgilduta dagoenak, errehabilitazioarekin jarraituko du Lezaman datorren denboraldian

Athletic Clubek eta Marta Unzuek ekainaren 30ean amaitzen zen kontratua luzatu dute datorren denboraldian jarraitzeko.

Jokalariak 140 partida jokatu ditu lehoi gisa, eta eskuin belauna osatzeko prozesuan murgilduta dago. Ebakuntza egin zioten aurreko lotailu gurutzatua hautsita zuelako.