Noelia Garcíak SD Eibarrekin denboraldi bat gehiagorako luzatu du kontratua

0

Atezainak bosgarren denboraldi baterako sinatu du 2025ko ekainera arte

Noelia García atezainak SD Eibarrekin denboraldi bat gehiagorako sinatu du, bosgarren denboraldi baterako.

Noelia 2020-2021 denboraldian iritsi zen Eibarrera, lehenengo mailan jokatzeko. Taldea mailaz jaitsi zenean bertan jarraitu zuen eta iazko lehenengo mailara bueltan partaide garrantzitsu izan zen.

Nahiz eta denboraldi horren azken partean lesio bati aurre egin behar izan zion, bere zenbaki onek 1ª RFEF kategorian gol gutxien jaso zituen atezainaren titulua eman zioten (2022-2023 denboraldia).

Igualadako atezainak bere bosgarren denboraldia hasiko du, beraz, SD Eibarren, ia 50 partida beteta eta zelaian 4.000 minutu baina gehiagorekin.

Aurten berriro ere María Mirallesekin porteria defendatuko du, zeinek beste denboraldi baterako berritu duen ere duela gutxi. Hauen kontratu luzapenak beste bost kideenei batzen zaie: Laura Camino, Esperanza Pizarro, Arene Altonaga, Ane Campos eta Andrea Sierra, eta baita Yerai Martin entrenatzailearena. Lehenengo mailara igo eta bertan mantentzeko proiektuari jarraipena emateko jokalari eta klubaren apostu garbia, izan ere.