20 enpresa baino gehiagok parte hartu zuten San Mameseko lehen futbol 7-ko txapelketan

0

Joan den larunbatean, ekainak 29, txapelketaren estreinaldia izan zen Katedralean, 200 jokalari baino gehiagorekin

Joan den ekainaren 29an, larunbata, San Mamesek bere ateak ireki zituen Katedraleko lehen futbol zazpiko txapelketarako. Jardunaldi osoan zehar, futbol zelai zuri-gorriak ikusi zuen 200 parte-hartzaile baino gehiago neurtu zirela 37 partidatan.

Partidak jokatu ondoren, 20 minutukoak eta 30ekoa finala, kiroltasun eta dibertsio giro bikainarekin, Urbegi enpresak irabazi zuen txapelketa Ernst & Young-ri bi golen aldearekin gailendu ostean. Manolo Delgadok eta Andoni Goikoetxeak eman zizkioten txapeldunari eta txapeldunordeari garaikurrak eta dominak.

Esperientzia handia, zalantzarik gabe, parte-hartzaile guztientzat, Lointek, Blue Tree, Sidenor, Mirai, Betsaide, Erhardt, Fortaleza, Litek, PWC, Global Factor, Lawesome, ITP, Biobizz, Kirolbet eta Trading GF enprestako kideentzat, oroitzapen ezabaezin batez gozatzeko aukera izan baitzuten: San Mameseko berdegunean jokatu ahal izatea.