Barakaldoko hamar kale berri asfaltatuko dira 500.000 eurotik gorako inbertsioarekin

0

Udalak kontratu berri bat jarri du martxan Bagatza, Castor Andetxaga, Uribeko Merindadea, La Paz eta Labrostegiko asfaltoa hobetzeko, Max centerren inguruan; Norberto Acebal, Magallanes, San Luis eta San Bartolomeko pasabide garaietan

Barakaldoko Udalak hiriko kaleak hobetzen jarraitzen du. Oraingo honetan, Auzoetarako eta Hirirako Obren arloak kontratu berri bat jarri du martxan udalerriko 10 kale berri asfaltatzeko. Herritarrek gehien eskatzen dutenetako bat da, eta 503.507,84 euroko inbertsioa egingo da.

Kontratu berria Bagatza, Castor Andetxaga, Uribeko Merindadea, La Paz, Labrostegi, Max Center ingurua, Norberto Acebal (Retuerto inguruan), Magallanes, San Luis eta San Bartolome kaleko pasabide garaietara iritsiko da. Lanek, behin obra kontratatuta, hiru hilabeteko egikaritze-epea izango dute, gutxi gorabehera. «Barakaldo oso udalerri handia da, eta askotan horrelako asfaltatze-kontratuak martxan jartzea behar du. Herritarrek askotan esaten digute zer eremutan jardun behar dugun. Idatzi egiten ditugu eta teknikariek gainbegiratuta horrelako jarduera berriak planifikatzen ditugu «, azaldu du Jon Andoni Uria Auzoetarako eta Hirirako Obretako zinegotziak.

Ildo horretan, Udalak asfaltatzeko hainbat jarduera egin ditu hirian, eta milioi bat euroko inbertsioa egin du. Kale hauetan jardun da, besteak beste: Arrandi, La Etxeta, Artegabeitia, San Juan, Juriando, Errekatxu, Rontonda de Cruces, Lurkizaga, Munibe, Arcipestre de Hita, Bertsolari, Juan de Garay, Euskadi etorbidea, La torre, Economía, Gernikako Arbola, Ferrerías…

Gainera, hiriko 14 kale erabat berritu dira, eta, 6,4 milioi euroko inbertsioarekin, kaleak ere asfaltatu dira.