Talde zuri-gorriak ohiko azterketa medikoak egingo ditu egun bat lehenago
Athletic Clubeko emakumezkoen lehen taldea uztailaren 19an, ostirala, itzuliko da entrenamenduetara Lezaman.
Lehoiek ohiko osasun-azterketak eta gaitasun-probak (kardioa eta balorazio funtzionala) egingo dituzte hilaren 18an, soropilaren gaineko lehen saio bateratua egin baino 24 ordu lehenago.
Oraingoz, ikasturte berria hasi baino lehen, Athleticek Teresa Herrera garaikurraren hurrengo edizioan parte hartuko du. Abuztuaren 10ean Coruñako RC Deportivoren aurka neurtuko ditu indarrak.