Gobernu Kontseiluak Gobernu Kontseiluak euskal nekazarientzat 40,3 milioi euroko laguntza bideratu du

0
PRUEBA
  • Ordaintzeke dauden esku-hartzeak, Europako Nekazaritza Funtsaren (NBEF) kontura finantzatutako zuzeneko ordainketen bidez egingo direnak, 2023-2027 NPBn sartuta daude, eta, horien bidez, 2023an laguntza eskatu zuten nekazaritza-ustiategietako titularrek aste honetan bertan jasoko dituzte funtsak
  • Halaber, onartu da 28,5 milioi euro bideratzea 2024-2025 ikasturtean goi-mailako ikasketak egiteko beken deialdirako, aurreko deialdian baino 5 milioi euro gehiago

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko Sailburu eta Jaurlaritzaren Bozeramaile María Ubarretxenak XIII. Legegintzaldiko Gobernu Kontseiluaren osteko lehen prentsaurrekoa eman du gaur goizean, eta bertan hartutako erabaki nagusien berri eman du. Agerraldian, Mikel Torres Bigarren Lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailburua ere izan da.

Hartutako akordioen artean, Bozeramaileak nabarmendu du 40,3 milioiko ekarpena egin zaiela nekazariei. Ekarpena zuzeneko ordainketetan egin da, eta ordainketa horiek hiru Foru-Aldundien bitartez egin dira. Lurraldeka, Arabari 22.805.844,70 euro egokitu zaizkio (laguntza osoaren % 57), Gipuzkoari 9.659.318,93 euro (% 24) eta Bizkaiari 7.842.210,78 euro (% 19). Guztira, 7.112 nekazari dira zuzeneko ordainketen onuradunak, eta, ekarpen horiekin,  finantzatzeke dauden esku-hartzeak ordaintzen dira, Nekazaritzaren Europako Funtsaren (NBEF) kontura, 2023-2027 NPBren barruan.

Bestalde, Ubarretxenak hezkuntzaren alorrera bideratutako beste zenbateko garrantzitsu baten berri eman du, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak proposatuta onartu dena. Zehazki, 2024-2025 ikasturtean unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko beketarako deialdia da. Deialdi honetan, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko dirulaguntzak ere jasotzen dira.

Guztira, 28,5 milioi euro baino gehiago bideratuko dira, aurreko deialdian baino 5 milioi euro gehiago, baina aurrekontua handitu ahal izango da beharrezkoa izanez gero. Hala, María Ubarretxenak nabarmendu duenez, «baldintzak betetzen dituzten ikasle guztiek laguntza ezarritako kopuruetan jasoko dutela bermatu nahi da horrela, aurkeztutako eskabideen kopurua eta eskatzaile onuradunen kopurua edozein izanda ere».

GOBERNU KONTSEILUAK HARTUTAKO BESTE AKORDIOAK

Alde batetik, jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman diola Gaztemundu programaren deialdiari, Euskal Etxeetako gazteek Euskadin egonaldi bat egiteko aukera izan dezaten. Era honetan, euskal Diasporako 18 eta 35 urte bitarteko 15 gazte euskal dantzen irakaskuntzan trebatuko dira horien prestakuntzak mundu zabalean barreiatuta dauden Euskal Etxeetako funtzionamenduan eragin positiboa izan dezan. Basque Country Estrategiak Euskadi kanpoan proiektatzea du helburu, eta Gaztemundu egitasmoa 1996an sortu zuen Eusko Jaurlaritzak, Basque Country egitasmoaren baitan, eta, orduz geroztik, 1.000 gazte baino gehiago trebatu dira.

Era berean, kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko 14 beken 2024-2025erako deialdia onartu du Gobernu Kontseiluak, 288.000 euroko aurrekontuarekin. Horietako 6 Europar Batasunerako izango dira, beste sei Kanpoko euskal komunitatearen errolerako eta azken laurak Kanpo-harremanetarako. Laguntza horiek guztiak 28 urte arteko gazteei daude zuzenduta.

EKAINEKO ENPLEGU DATUAK

Bestalde, Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburu Mikel Torresek ekaineko enplegu-datuei buruz egindako aurretiazko analisiaren datuak partekatu ditu. Bere hitzaldian, Torresek azpimarratu du datuek hobera egin dutela, eta, kuantitatiboki oso garrantzitsuak ez izan arren, kualitatiboki oso garrantzitsuak direla azpimarratu du.

 

PRENTSA-TXOSTENA

GAI-ZERRENDA