PRUEBA
Barakaldoko jokalaria David Aznarren aginduetara egongo da denboraldi honetatik aurrera
Itsaso Miranda harrobiko jokalaria lehen taldera igo da. Duela 24 urte Barakaldon jaiotako futbolaria eskuin alde osoan aritzen da, atzelari edo aurrelari moduan, eta David Aznarren esanetara egongo da 2024/25 denboraldian.
Duela hiru denboraldi iritsi zen Pauldarrak FKT taldetik, eta Miranda ez da oraindik partida ofizialean estreinatu, ez F Ligan, ez Kopan, baina joan den denboraldian RC Deportivoren eta SD Eibarren aurkako lagunartekoetan parte hartu zuen. Aurten, 24 partida egin ditu bigarren taldearekin Primera Federacionen eta gol bat sartu du. Iaz, berriz, 23 norgehiagoka jokatu eta hiru gol lortu zituen maila berean.