2024-Karmenak. Barakaldoko jai nagusietan ostalaritza-establezimenduetan barra-mostradoreak jartzea

0

Alkatetza-lehendakaritzak, 2024/06/25eko 2024/005711 zenbakiko dekretuak ezarritakoaren arabera, honako hau adierazten da: Udalerriko ostalaritza-establezimenduei baimena ematen zaie, salbuespen modura eta udalerriko Karmengo jaiek dirauten bitartean soilik, kalean lokalari erantsitako barra-mostradore bat jartzeko, produktuak eskaini eta zerbitzatzeko. Baimen hori ostalaritzako lizentzia edo gaikuntza-titulua indarrean duten establezimenduek soilik izango dute.

Barra-mostradorea jartzeko arauak

2024-005711 Dekretua

Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak (HAPO) debekatzen du, oro har, hirugarren sektoreko erabileretarako lokalek izatea bezeroak artatzeko bide publikoari loturiko mostradorerik, salmenta-eremurik edo -gunerik (5.03.19 artikulua). Hala ere, zenbait unetan edo egoeratan, establezimendutik hurbilen dagoen jabari publikoaren eremura zabal liteke haren jarduera (kioskoez, kaleko saltokiez edo antzekoez gain). Adibidez, zenbait garai edo egoera jakinetan saltokiak jartzen dira, hala nola, merkealdietarako baimendutakoak, (Salmenta Ibiltariaren Ordenantzari jarraiki), ostalaritza-establezimenduen terrazak eta mahaitxoak (Terraza eta Mahaitxoei buruzko Ordenantza), edo gutxienez 3 metroko zabalera duten espaloietan jartzen diren salmenta-makina edo jolaserako instalazioak (Trafikoari buruzko Ordenantzaren 73. artikulua).

Bestalde, establezimendutik kanpoko ostalaritza-jarduerari dagokionez, Alkoholaren Kontsumoari buruzko Ordenantzak aukera ematen du jaietan kalean kontsumitzeko, baita ostalaritza-lokalekoak ez diren instalazioen bidez ere. (9. Eta 10. Artikuluak)

Aipatu arauei jarraik, oso kasu konkretu eta espezifikotan (udal jaietan, besteak beste) baimentzerik legoke ostalaritza-instalazio txikiak (barra-mostradoreak); betiere, jarduera horretarako lizentzia duten ostalaritza-lokalei lotuta.

Neurri hori ulertu behar da jai-eremua dinamizatzeko eta udalerriko lokaletako jarduera ekonomikoaren aldeko lagungarri gisa; edonola ere, bide publikoa okupatzeko baimena eta horretarako beharrezkoak diren  zenbait baldintza bete behar dira.

Azaldutakoari jarraiki, badago baimentzerik udalerriko ostalaritza-establezimenduei lotutako barra-mostradorea bide publikoan jartzea, produktuak zerbitzatzeko eta saltzeko. Baimen hori gaikuntza-titulua indarrean duten ostalaritza-establezimendu guztiek izango dute, salbuespen gisa, Karmengo jaiak ospatzen direnean.

Aipatu baimenaz baliatzeko, eta barra-mostradorea jartzeko, interesa duten establezimenduek araudi higieniko-sanitarioa, terrazen ordutegiei buruzko araua eta aplikagarriak diren bestelako arauak bete beharko dituzte; baita Udal Zerbitzu Sailak adieraziko dituen eskakizunak eta baldintzak ere.

Baimen horretaz baliatzen diren udalerriko ostalaritza-establezimenduek erantzun egingo dute instalazio horiek eragin dezaketen zikinkeriagatik; baita baimendutako erabilerek bide publikoan erangindako edozein kalterengatik ere. Gainera, establezimenduek une oro mantendu behar dute garbi erabilitako eremua.