Athleticek Txapeldunen Ligako AS Roma, PSV eta Paris FC taldeen aurka jokatuko du Toulousen

0

Amos Women ‘s French Cup, lehoien denboraldiaurreko hitzordua abuztuaren 22tik 25era

Athleticen denboraldiaurreak osatzen jarraitzen du. Emakumezkoen Teresa Herrera Trofeoan parte hartuko duela konfirmatu ostean, AMOS Women ‘s Cup txapelketan ere izango da, abuztuaren 22tik 25era, Toulousen (Frantzia).

Lauren arteko txapelketarako, Holandako PSV Eindhovenez gain, Erediviseko hirugarren sailkatua, beste bi partaideak Txapeldunen Ligakoak dira: AS Roma, Italiako txapelduna, eta Paris FC, Frantziako hirugarren sailkatua.

Txapelketa ospetsua da eta zazpigarren edizioa izango du aurtengoa. Aurretik bi aldiz irabazi dute Montpellierrek eta Bayernek, eta behin Arsenalek. Aurreko urtean, 2023an, PSG izan zen garailea. Froga gogorra bezain polita David Aznarren neskentzat liga prestatzeari begira.