Nerea Melgosa eta Javier Hurtado, Gasteizko Alde Zaharreko Gasteiz On galan

0
  • Omenaldia erretiratu eta hildako merkatariei, eta aitortza Etxabe harategiari, Waska jatetxeari eta Arana Bidaiei

VG 2024 07 03

Nerea Melgosa eta Javier Hurtado, Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, Gasteiz On Arabako Saltokien Elkarteak Gasteizko Alde Zaharrean ospatu duen galan izan dira gaur arratsaldean, elkarteko kide diren saltoki aktiboenak omentzeko.

Gasteiz On elkarteak azken urtean hildako Pablo Ruiz de Azua, Manuel Ortiz, Fernando Aranguiz eta Victor Fernandez ere gogoratu ditu, baita erretiroa hartu berri duten Kako Prestamero, Blanca Amesto eta Esther Alvés ere. Waska Barra jatetxeak, sasoiko eta 0 km-ko produktu freskoa bultzatzen duenak, sari bat jaso du, Arana Bidaiak eta Etxabe Bereziak harategiak bezala