Amaia Barredo pozik agertu da Ministerioak NPBren Plan Estrategikoa aldatzeko Euskadiko proposamenak sartu dituelako

0

• Nekazaritzari eta Landa Garapenari buruzko ezohiko konferentzia sektoriala, belaunaldien arteko erreleboari buruzkoa, Iruñean egina.

• Sailburuak Planas ministroari eskatu dio «presioa egin diezaiola Europako Batzorde berriari NPB honen oinarrizko erregelamenduetan aldaketak egiteko«.

• «Horrela bakarrik ekin ahal izango zaio NPBren benetako sinplifikazioari, sektorearen eskarien arabera».

• Amaia Barredok Luis Planas ministroarekin bilduko da udazkena baino lehen.

Amaia Barredo, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak gaur goizean Iruñean adierazi duenez, «Nekazaritza Ministerioak onartu eta Bruselari aurkeztutako dokumentuan sartu ditu NPBren Plan Estrategikoa aldatzeko Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako proposamenak«. Autonomia-erkidego guztiek onartutako aldaketa-proposamenak malgutasun jakin batzuk sartuko ditu bere bi zutabeetako esku-hartzeetan.

«Hala ere, -adierazi du Barredo sailburuak Iruñean egindako ezohiko konferentzia sektorialaren ondoren- malgutasun horiek ez datoz bat NPBaren aurrean sektoreak egindako eskaerekin, nekazarientzako baldintza oso konplexuak ezarri baititu laguntzak jasotzeko orduan«.

Amaia Barredok Luis Planas Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroari eskatu dio «presioa egin diezaiola Europako Batzorde berriari – printzipioz, Europar Batasun osoan egindako lehen seihilekoko mobilizazioen ondoren sektoreen eskaerei irekiagoa – NPB honen oinarrizko araudietan aldaketak egiteko, hurrengo erreformari buruzko hausnarketa estrategikoari itxaron gabe. Horrela bakarrik ekin ahal izango zaio NPBren benetako sinplifikazioari, sektorearen eskarien arabera «.

Barredo Sailburuak nabarmendu duenez, «beste autonomia batzuek eko-erregimen berriak sartzeko egindako proposamenei uko egin zaie, eta horrek indarrean dauden eko-erregimenen prima unitarioak jaistea ekarriko luke, primak, 2024an, espero baino dezente txikiagoak izan baitira«.

Sailburua Ministroarekin bilduko da, gai horiek eta Nekazaritza, Arrantza eta Landa Garapenaren arloko beste gai batzuk aztertzeko.

Ministerioak eta Erkidegoek konpromisoa hartu dute neurrien eta balizko gomendioen katalogo bat egiteko, belaunaldien arteko erreleboari buruz gaur Iruñean sortu eta eztabaidatu diren proposamenetan oinarrituta. Proposamen horiek nekazaritzaren sektoreak aurre egin beharreko erronka nagusietako bat dira, eta belaunaldien arteko erreleboari buruzko hurrengo konferentzia sektorial batean aztertuko dira.

Ministroak aitortu duenez, «azken urteotan Europan, Estatuan eta Autonomia Erkidegoan gazteak nekazaritzan hasteko egin diren ekimen askok ez dute nahi bezalako emaitzarik eman, estatuko ustiapen-buruen % 42k 65 urte baino gehiago izatea bezalako datuek erakusten duten bezala«.