Euskadiko bi taldek, Kataluniako bik eta Zaragozako batek parte hartuko dute Araban eta Euskadin sektorea sustatzen duen GAME.EUS bideojokoen campus azeleragailuan

0
  • Bosgarren edizio honetan, programa intentsiboak bere oinarriak birformulatu ditu, plataformak eta parte-hartzaileen artean garatu beharreko negozio-eredua zabalduz, baita euskal jatorria lehenetsiz ere
  • Uztailaren 1etik abuztuaren 1era bitartean, hamahiru proposamenen artean aukeratutako bost talde hauexek prestakuntza eta aholkularitza pertsonalizatua jasoko dute, bideojokoen proiektuak garatu eta Gamescom azokan aurkezteko helburuarekin, sektoreko Europako azokarik garrantzitsuena dena
  • Bideojokoen sektoreak 1.987 milioi euro fakturatuko dituela aurreikusten da aurten, 1.098 lanpostu zuzen sortuz Espainian barrena

Euskadiko bi taldek, Kataluniako bik eta Zaragozako batek, GÁME.EUS bideojokoen azeleragailu-campusean parte hartuko dute. Campusa uztailaren 1etik abuztuaren 1era bitartean ospatuko da Gasteizen. Bosgarren edizio honetako programa intentsiboak F2P Campusaren lau urteko esperientziari ematen dio amaiera, tokiko talentua sortu eta atxikitzeko asmoarekin. Egitasmoak Áraban eta Euskadin bideojokoen sektorea bultzatzea du erronkatzat.

Planteamendu berri honen bitartez GÁME.EUSek plataformak parte-hartzaileen artean garatu beharreko negozio-eredua zabaltzen du, proiktuen euskal jatorria lehenestsiz. Áurkeztutako 13 hautagaitzetatik bi euskal sortzaileek landutakoak dira, bata Gasteizkoa eta bestea Bilbokoa. Gainerako taldeak, aldiz, Kataluniako eta Zaragozako garatzaileenak dira.

Árabako Foru Áldundiak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako egitasmo honek, EUNEIZ Fundazioaren zuzendaritzapean, Euskadi talentu-sortzaile eta bideojokoaren industriaren bultzatzaile gisa kokatzeko ahaleginak areagotzen ditu ikuspegi berri horrekin. Saray Za rate Árabako Foru Áldundiko Ekonomia Garapen eta Berrikuntza diputatuak, Ándoni Iturbe Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak, Jordi Roche EUNEIZ Unibertsitateko presidenteak eta David Darne s GÁME.EUSeko zuzendari exekutiboak ongi etorria eman diete aurten campusa osatzen duten bost taldeei. BIC Árabak koordinatzen du proiektua, Gasteizko Udalaren eta EUNEIZ Unibertsitatearen babes osoa duelarik. Testuinguru horretan Unibertsitatearen egoitza Campusaren kokaleku izango da hirugarren urte kontsekutiboz.

Saray Zarate Áldundiko Ekonomia Garapen eta Iraunkortasuneko diputatuak ziurtatu duenez, «Árabako Foru Áldundiak bideojokoaren sektorearen alde egindako apustu sendoaren isla da campus hau, hedapen argian eta lurralde gisa ditugun balioekin oso bat datorrena: berrikuntza, talentua eta sormena, alegia.».

Bestalde, Ándoni Iturbe Kultura sailburuordeak Eusko Jaurlaritzak talentu sortzailea sustatzeko eta garapen pertsonalerako, komunitariorako eta lurralde-garapenerako aukera-espazio berriak sortzeko konpromiso irmoa duela baieztatu du. Era berean, bideojokoaren sektoreak komunikazio modu berrietan duen garrantzia azpimarratu du, batez ere gazteenen artean, eta horrek «balio erantsi handiko edukiekin lan egiteko aukera ematen du, balioetan ere hazten lagunduko digutenak», gaineratu du. Ázkenik, sailburuordeak bereziki azpimarratu du erakundeen arteko lankidetzaren eta akordioaren garrantzia, abangoardian jarriko gaituzten erreferentzia-espazioak eta ezagutza berriak sortzeko.

EUNEIZ Unibertsitatetik, Jordi Rochek Teknologia Berrien, Kirolaren eta Osasunaren Unibertsitatearen konpromisoa nabarmendu du. Áurten, EUNEIZ Fundazioaren bitartez, programa intentsibo horren zuzendaritza bere gain hartu du, ezagutza eta esperientzia profesionala partekatzeko helburuarekin, Euskadin bideojokoaren ekosistema sendotzeko asmoz. Bere esanetan: «Gorabidean dagoen sektorea da, eta ibilbide garrantzitsua izan dezake lurralde honetan, Katalunian bezala, enpleguari eta hazkunde ekonomikoari dagokienez». Era berean, Rochek gaineratu du campus honek aukera ematen duela sormen-tresnak eta ezagutzak dituzten taldeei jauzi kualitatiboa emateko, baina profesionalizazio-plus hori behar dute sektore honetan arrakastaz moldatzeko. Testuinguru horretan gogora ekarri du Unibertsitateak talentua sortzen ere laguntzen duela, bideojokoetako bi titulazio eskaintzen baititu gaur egun, Bideojokoetako Árteko Gradua eta Bideojokoen Diseinu eta Garapeneko Gradua. Hala, gradu hauexek atea irekitzen diete artista, diseinatzaile edo bideojokoen programatzaile profilei. Rochek dioenez, «Industriako etorkizuneko profesionalen anezka izan nahi dugu, eta daudenak sendotu”. Campus hau formula ezinhobea da prestakuntza lan-merkatuarekin edo ekintzailetzarekin lotzeko eta berme onenekin egiteko.

Mahaigaineratu egin behar da bideojokoen sektoreak beste kultur eta sormen-industria batzuek baino hazkunde-aurreikuspen nabarmenagoak aurkezten dituela. Bideojokoen Espainiako Garapenaren 2022ko Liburu Zuriaren arabera, sektoreak aurten 1.897 milioi euro fakturatzea aurreikusten du, eta zifra hori 2025ean 2.239 miloira ailegatzea espero da. Enpleguari dagokionez, aldiz, 1.098 lanpostu zuzen sortuko dituela estimatzen da. 2022an Estatuan bideojokoei buruz egindako 760 azterlanetatik % 4 baino ez dira Euskadin kokatzen.

David Darne s GÁME.EUS-eko zuzendari exekutiboak dioenez, programa honek Gamescom azokan parte-hartzeko bideojoko aurreratu bat duten Euskadiko garatzaile-taldeak prestatzea du xede nagusitzat. Gamescom sektoreko azokarik handiena eta garrantzitsuena da Europan. F2P Campusaren aurrean, GÁME.EUS edozein plataforma eta negozio-eredura irekitzen da (mobile, PC/Kontsola, Free-to-Play, Premium…), ekipoentzako aukerak zabalduz eta bideojokoen sektorearen benetako funtzionamendura hurbilduz.