Justizia eta Giza Eskubideetako sailburua bat dator ETAren lehen sarraskiaren biktimen aitorpenarekin

0
  • Sarraskiaren memoria aldarrikatzen du, etorkizunean inork indarkeriaren justifikaziorik aurki ez dezan oinarri gisa

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideetako sailburu María Jesús San José andreak ‘Rolando 2: 15-2: 45. 50 urte ETAren lehen sarraskitik’ erakusketaren inaugurazioan parte hartu du gaur eguerdian. Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroak antolatu du erakustketa, eta memoriaren errebindikazioa egiten du, etorkizunean inork indarkeriaren justifikaziorik aurki ez dezan, Euskadi» ez dagoelako behin betiko txertatuta».

«Joan den astean ikusi dugu, Segurtasun sailburuari pintada mehatxagarri erabat onartezinekin harrera egin ziotenean. Adingabe batek Guardia Zibil bat ordezkatzen zuen buruhandi bati tiro egiten diolakoan ikusi dugu. Eta geure buruari galdetzen diogu zenbat gorroto dagoen etxeetan ezkutatuta eta nola eten behar dugun. Soilik gogoratzen eta aitortzen badugu, biktimen ahotsa txertatzen badugu, oinarriak ezarriko ditugu halakorik errepika ez dadin, inork ez dezan etorkizunean giza eskubide bakar baten edo terrorismo mota baten urraketan justifikaziorik edo aitzakiarik aurkitu».

Sailburu denetik Oroimenezko Zentroan egin duen lehen hitzaldian, San Josék berretsi du bere sailak konpromisoa hartu duela biktimak erreferentetzat dituen memoria batekin, zorroztasun historikoari eta gizarte demokratikoak eraikitzeko oinarrizko balioei lotuta, gorrotoari, bazterketari edo homogeneotasun kulturalari lekua irabaziko diotenak. «Hau da, gizarte demokratikoen eraikuntza komunitate estankoen inposaketaren aurrean», laburbildu du.

Sailburuak Posta kaleko atentatuak eta 13 hildako eta 70 zaurituren arrastoak ekarri zituenaren errepasoa egin du, eta Mikel Unzalu duela hiru urte hil zen frankismoaren aurkako militante historiko eta kolaboratzaile ohiaren irudia seinalatu du. Gogoratu duenez, krimena erreakzio bat izan zen, bere kontzientzian eragin zuena, indarkeriaren bidearen okerra onartzeko, «frankismoan ere, krimen basati horren aurretik ere, inor ez zela hil behar: torturatzailerik ez, terroristarik ez». «Diktadurak ez zuen terrorismoa justifikatu, terrorismoak ez zuen inoiz giza eskubideen beste urraketarik justifikatu», nabarmendu du.

Maria Jesus San Josek errefusatu egin du isiltasuna izuaren aurrean, eta «iragan zikin» horri aurre egin behar zaiola defendatu du, «gizarte txukuna» lortzeko, demokraziaren kalitatea neurtuko duena delako. Horretarako, biktimen minaren presentzia eta esanahi politikoa aldarrikatu ditu, «euren proiektu politikoa inposatu nahi izan zuen erakunde terrorista batek hil, zauritu, estortsionatu edo jazarri zituelako». Baina baita ETAk “atzera egin behar izan zuela, sistema demokratikoaren eraginez” ere. Sailburuak esan duenez, bereziki beharrezkoa da hori gogoan izatea, demokraziaren oinarriak mehatxatzen dituzten diskurtso baztertzaileen zabaltzen ari dira eta.