Uztailaren 11n abiatuko dira alderdi politikoekin elkartzeko Lehendakariak gidatuko dituen batzarrak

0
  • Lehenengo bilera hauetako lehentasunen artean, Euskal Osasun Sistemari buruzko Herri Itun zabala lortzea nabarmentzen da

Datorren uztailaren 11n ipiniko dira abian, Gobernu Programa partekatzeko, Herri-lehentasun eta -erronkei buruzko hausnarketa partekatu bati ekiteko eta lan-metodologia bat ezartzeko, Imanol Pradales Lehendakariak alderdi politikoekin egingo dituen batzarrak. Lehenengo bilera hauetako edukiei helduta, pisuzko gaien artean, Euskal Osasun Sistemari buruzko Herri Itun zabala lortzea nabarmentzen da.

Bilera hauek guztiak Ajuria Enea jauregian izango dira, ordezkaritza txikiena duen alderditik hasita ordezkaritza handiena duenera. Hortaz, lehenengo eta behin, Sumar alderdiarekin bilduko da Lehendakaria, uztailaren 11n. Uztailaren 12an, berriz, Alderdi Popularrarekin eta Euskadiko Alderdi Sozialistarekin elkartuko da Imanol Pradales, hurrenez hurren. Uztailaren 15ean, aldiz, EH Bilduren txanda izango da; eta, azkenik, uztailaren 16an (asteartea), Euzko Alderdi Jeltzalearekin elkartuko da Lehendakaria.

Alderdi politikoekin batu ondoren, bileren lehenengo fase honi jarraipena emango dio Lehendakariak, hain justu ere, alderdi politikoekin batu ondoren, euskal eragile sozialekin, sindikatuekin eta patronalarekin batzartuko da.