Arabako Landa Garapenerako Lurralde Mahaiak bere lankidetza sarea indartu du Burgosko Merindadeekin

0

Arabako Landa Garapenerako Lurralde Mahaiak bi egunez bisitatu du Burgosko Merindadeak eskualdea, Landa Garapenerako Zentroaren eskutik (CEDER Merindades). Bidaia honen helburua izan da sarea sustatzea, sinergiak sortzea eta tokiko landa-eremuan beste eragile sustatzaile batzuekin loturak sendotzea, eta ezagutza teknikoa partekatzea, ekimen arrakastatsuak bateratuz.

Jone Fernández, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariak parte hartu du bisitan Arabako Landa Garapenerako Lurralde Mahaiko beste kideekin batera: Arabako Landa Garapenerako sei elkarteak, Arabako Foru Aldundiko Lurralde Orekarako Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako Zuzendaritza eta HAZI. 

Bidaia honetan, Merindadeetako landa-ingurunean garapen ekonomikoa eta soziala bultzatzeko abian jarritako esparru publiko eta pribatuko proiektuak ezagutu ahal izan dituzte. Hala, Arabako Landa Garapenerako Lurralde Mahaiak honako hauek ezagutu ditu: emakume ekintzaileei laguntzeko PAME Sarea, eskualdeko produktuetan eta zerbitzuetan kalitatea bilatzen duen Kalitate Globaleko proiektua, gai turistiko eta kulturaletan eragileen arteko lankidetza-ekimenak, jakintza tradizionala eta berrikuntza bateratzea helburu duten proiektuak eta elikaduraren balio-katea indartzeari lotutako beste batzuk.