Lehendakariak: «Etxebizitza eskuratzeko aukera hobetzea funtsezkoa da Euskadi ongizatean hazteko»

0
PRUEBA
  • Imanol Pradalesek eta EUDELeko presidentak udal sentsibilitate eta kudeaketa publikoaren gaineko ikuspuntua partekatu dute
  • Etxebizitza izan da bileraren gai nagusietako bat, eta, horregatik, Pradalesek azpimarratu duenez, «gure konpromisoa da etxebizitza legegintzaldiko ardatz estrategiko gisa jorratzea”

Imanol Pradales Lehendakaria EUDELekin bildu da gaur goizean, eta, bertan, tokiko sentsibilitateak Euskadi ongizatean hazteko eta politika publikoetan aurrera egiteko duen garrantzia azpimarratu du.

Hala, Ajuria Enean egin den bileraren osteko hitzaldi batean jakinarazi duenez, «2024-2028 aldirako Gobernu Programaz hitz egiteko aukera izan dugu, baita Udalerrien egoera aztertzeko ere».

Euskal udalerriei eta beren udalei dagokienez, herritarren aniztasunari erantzun behar dietenak, Lehendakariak nabarmendu du bi aldeek ondorioztatu dutela erronkei aurre egiteko eta herritarren kezka nagusiei irtenbidea emateko bideak «eztabaida lasaia, ezberdinen arteko ulermena eta, batez ere, lankidetza sustatzea» direla.

ETXEBIZITZA ESKURATZEA

Ildo horretan, Pradalesek etxebizitza eta, zehazki, emantzipazio-arazoak aipatu ditu gizarte-kezka nabarmenetako bat bezala, eta gaineratu du «etxebizitza eskuratzeko aukera hobetzea funtsezkoa dela Euskadi ongizatean hazteko». Horregatik, azpimarratu duenez, «gure konpromisoa da etxebizitzari heltzea eta babestutako etxebizitzak eraikitzeko tramiteak arintzen saiatzea, legegintzaldiko ardatz estrategiko gisa».

Lehendakariaren hitzetan, ardatz hori Pradalesen eta EUDELen arteko bileran partekatu diren hainbat ekimenetan oinarritzen da. Aipatu dituen helburuetako batzuk dira Eusko Jaurlaritzaren, Foru-Aldundien eta Udalen artean erakunde arteko konpromiso bat bultzatzea dagoeneko kalifikatuta dagoen lurzorua aktibatzeko, gazteentzako zuzkidura-bizitokien eraikuntza sustatzen jarraitzea eta azalera handiko etxebizitza zaharren bereizketak sustatzea.

JENDEARENGANDIK HURBIL EGOTEA

Era berean, pertsonen beharrei erantzutearen garrantziari dagokionean, Lehendakariak udalen lana nabarmendu du, eta, azpimarratu duenez «toki-erakundeek zeregin horretan funtsezko zeregina dute. Udalerri bakoitzaren errealitatea ondoen ezagutzen dutenak dira».

Baieztapen horren harira, eta hirien eta herri txikien errealitatearen arteko ezberdintasunak aipatuz, Pradalesek gaineratu duenez, «lan egin behar dugu landa-eremuaren eta hiri-eremuaren arteko arrakala egunez egun murrizteko, justua eta orekatua izango den gizarte-kohesioa lortuz».

Imanol Pradalesek adierazi duenez, «gizartea partaide egin behar dugu. Berari zor diogu elkar «.