- Egindako laginketaren emaitzek adierazten dute uraren kalitateak legedian adierazitako kalitate-irizpideak betetzen dituela, eta, beraz, hondartzan bainua hartzea libre dela
- Bainatzeko uren egoera puntual hori asteburuan Bizkaian izandako prezipitazio handiekin lotuta zegoen
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bainu librea berrezarri du Karraspio itsasadarrean (Mendexa), azken orduetan egindako analisien bidez baieztatu baita aipatutako areatzetako urak araudian ezarritako kalitate-irizpide mikrobiologikoak betetzen dituela. Horrela, itxi egiten da bainatzeko irizpideak puntualki betetzen ez zirela ikusita azken egunetan aplikatu den ez bainatzeko gomendio-protokoloa.
Osasun Sailak, hondartza-denboraldi osoan, bainu-eremuetako Zaintza Sanitarioko Programa gauzatzen du —uraren kalitatearen kontrol analitikoa barne hartuta—, araudian adierazitako parametro eta maiztasunekin. Bertan, hondartzaren inguruko ingurunearen higiene- eta osasun-egoeraren zaintza, uraren kalitatearen kontrol analitikoa, izan daitezkeen gorabeheren jarraipena eta emaitzak herritarrei jakinaraztea sartzen dira. Euskadiko hondartza eta bainu-eremuetan egindako etengabeko analisiek baldintza horiek egokiak direla ziurtatzen dute.