Alberto Martínez, Osasuneko sailburua: «Lehen mailako arreta sendo batek bakarrik bermatzen du kalitatezko osasun-laguntza»

0
PRUEBA
  • Euskadiko osasun-arloko arduradun berriak berari dagokion anbulatorioa aukeratu du bere lehen ekitaldi publikorako, pertsonengandik hurbil dagoen Osakidetza sendo baten aldeko apustuaren sinbolo gisa

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Alberto Martínezek berari dagokion anbulatorioa —Errepelega (Portugalete)— aukeratu du Euskadiko osasun publikoaren buru gisa egin duen lehen ekitaldi publikorako. 

Azaldu duenez, Lehen Mailako Arretako zentro batera egindako bisita honekin agenda publikoa estreinatzeko eta bertako profesionalekin biltzeko erabakia bere asmoen adierazpen bat eta Osakidetza sendo eta pertsonengandik hurbil baten aldeko konpromisoaren sinbolo bat izan nahi du.

Ildo horretan, «lehen mailako arreta Osakidetzaren muskulua» dela uste du, eta, beraz, «lehen mailako arreta sendo batek bakarrik berma dezake kalitatezko osasun-laguntza». Izan ere, Osasuneko sailburuaren hitzetan, «ez gara sarrerako ate soil bati buruz ari, baizik eta osasun-sistemaren oinarriari berari buruz, 10 patologiatik 8 tratatzen diren esparru bati buruz alegia».

Helburu horri begira, Alberto Martinezek konpromisoa hartu du «entzutetik eta elkarrizketatik abiatuta lan egiteko, urrats sendoak eta norabide onean eman ahal izateko, guztion artean euskal gizarteak behar eta merezi duen osasungintzarantz aurrera eginez».

Aldi berean, Osakidetza – Euskal Osasun Zerbitzu Publikoko profesionalek egunez egun erakusten duten lana eta inplikazioa eskertu du

Ezkerralde Enkarterri Gurutzetako ESIn integratutako osasun-zentro hori —20.000 pertsona ingururi ematen die arreta— bisitatzean, Osasuneko sailburua ESI horretako zuzendari-kudeatzailearekin eta Errepelegako anbulatorioko arduradunekin batera egon da.