Mikel Torres Lehendakariordeak lankidetza publiko-pribatuaren aldeko apustua egin du euskal ekonomian berrikuntza sustatzeko

0
PRUEBA
  • Eustaten udako ikastaroaren inaugurazioan adierazi duenez, ekonomiak oparotasuna sortu behar du, baina baita «aberastasuna, gizarte-kohesioa eta berdintasuna birbanatu» ere

Mikel Torres Lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak «arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzaren» aldeko apustua egin du gaur, berrikuntzaren arloko emaitzarik onenak lortzeko, berrikuntza ezinbesteko tresna baita gizartearen garapen ekonomikorako. «Askotan, ekimen pribatua eta administrazio publikoaren laguntza integratzeko beharraz hitz egiten da, eta argi dago hori gertatzen denean emaitzak bermatuta daudela», adierazi du. Horrez gain, «Unibertsitatea lankidetza-ekosistema horretan integratzea, enpresarekin eskuz jardunez, orain arte egin ez den bezala» azpimarratu du.

Lehendakariordeak parte hartu du EHUren «Berrikuntza euskal ekonomian. Egoera, irismena, perspektibak » ikastaroaren irekiera-ekitaldian. Bertan Berrikuntzak urteetan zehar egindako ibilbide luzea aipatu du, eta honako hau nabarmendu du: «euskal ekonomiaren une gorenetan egon arren, ez zuen jarduera gisa estatusik, ezta aitorpenik ere, helburu gisa, baizik eta pertsona edo erakunde nabarmenei lotutako kualitate bat zen».

«Gaur egun, hori guztia aldatu eta eboluzionatu egin da, halako moldez non ez garen hain urrun ez dagoen iragan horretan ezagutzen. Berrikuntza B maiuskulaz idazten da, eta erabat integratuta dago gure bizitzan; beraz, lehen mailako aktibotzat hartzen dugu», azpimarratu du. Gaineratu duenez, hemendik aurrera, «Euskadiko garapen ekonomiko eta sozialean inplikatutako pertsona eta erakunde guztien erantzukizuna da hain aktibo baliotsua kudeatzea, aurre egin behar diegun behar eta erronken arabera», gaineratu du.

Azkenik, Lehendakariordeak uste du Euskadiko ekonomiak oparotasunarena izan behar duela, hazkundea sortzen duena, baina baita aberastasuna, gizarte-kohesioa, berdintasuna eta herritarrentzako bizi-kalitate handiagoa birbanatzea ere. Neurri ekonomiko berritzaile, jasangarri eta inklusiboen aldeko apustua egiten dugu, gure ekoizpen-sarea lehiakortasunari dagokionez modernizatzearen aldekoa, eta ahaleginak prestakuntzara, I+G+b-ra eta nazioartekotzera bideratzearen aldekoa.