Nerea Melgosak «Mójate – Busti Zaitez 2024» kanpaina aurkeztu du

0

Nerea Melgosak «Mójate – Busti Zaitez 2024» kanpaina aurkeztu du gaur. Bertan, euskal gizartea gonbidatu du datorren larunbatean, uztailak 13, egingo den hitzordura, Euskadiko 60 hondartza eta kirol-esparrutan baino gehiagotan, sentsibilizatu nahi duen txapuzoi solidarioan parte har dezaten eta gaixotasun horrekin bizitzeak eskatzen dituen premia terapeutiko, sozial eta psikologikoez jabetu daitezen.

Esklerosi Anizkoitza duten pazienteen bizi-kalitatea aldatu bada ere azken 20 urteetako aurrerapen terapeutikoei esker, nerbio-sistema zentralari eragiten dion eta paziente bakoitzean modu desberdinean agertzen den gaixotasun horren aurkako borroka ez da eteten.

Hura pairatzen dutenek sendaketarik gabe bizi behar dute, oraingoz. Gainera, gaixotasun horrekin bizitzeko premia terapeutikoak, sozialak eta psikologikoak handiak dira oraindik ere.

Sigamos mojándonos. Jarrai dezagun bustitzen!

Beraiengatik, guztiongatik, uztailaren 13an, Busti Zaitez!