Euskadiko 2025eko aurrekontua diseinatzeko prozesua hasi da, jarraibide ekonomikoak

0

Gobernu Kontseiluak gaur onartu ditu Euskadiko XIII. legealdiko lehen aurrekontua izango denaren aurrekontu-ildoak. Aurrekontua da gobernuaren lehentasun estrategikoen zerbitzura dagoen tresna nagusia, eta euskal herritarren ongizatea eta hazkunde ekonomikoa bermatzera bideratuko da, ziurgabetasun globalak nagusi diren testuinguru batean.

Eusko Jaurlaritzak asmo berrituekin ekin dio bere ibilbideari, eta inbertsio estrategikoak bultzatuko ditu pertsona guztien bizitza hobetu dadin, gure gizarte- eta produkzio-sarearen lehiakortasuna areago dadin eta berdintasunezko gizarte zuzenagoa eraiki dadin.

Hori posible egingo bada, behar-beharrezkoa izango da eskura ditugun ohiko baliabide ekonomikoak aktibatzea, lankidetza publiko-pribatuaren potentziala aztertu eta aktibatzea, eta Ekonomia Itunak eskaintzen dituen aukerak ahalik eta gehien aztertu eta aprobetxatzea.

Finantza publikoen jasangarritasuna da, oraindik ere, Eusko Jaurlaritzaren erronka nagusietako bat. Izatez, gai izan beharko du zorroztasun fiskala eta abian jarri beharreko inbertsio estrategikoen premiak uztartzeko. Antolaketa- eta kudeaketa-estrategia ausartak behar dira, ingurumenaren, arlo digitalaren eta soziodemografiaren arloko makrojoera nagusiei erantzungo dietenak eta aurrekontu-tentsioei aurre egingo dietenak. Ikuspegi horretatik, politika publikoen ebaluazioa ezinbestekoa da aurrekontu-esleipena hobetu dadin.

Euskal ekonomia 2024an % 1,9 haziko dela eta 2025ean % 2,1 haziko dela aurreikusten da. Lan-merkatuari dagokionez, 2025ean 16.000 enplegu inguru sortuko dira, eta langabezia-tasa % 6,8ra jaitsiko da.

EUSKADIKO TAULA MAKROEKONOMIKOA

Urte arteko aldakuntza-tasak

 

2024

2024

2025

II

III

IV

BPGa

1,9

2,0

2,1

1,9

2,1

Azken kontsumo-gastua

1,8

2,0

1,9

1,9

1,9

Etxeen kontsumo-gastua

1,7

2,0

1,9

1,8

1,9

Adm. Publ. kontsumo-gastua

2,5

2,0

2,0

2,3

2,1

Kapital-eraketa gordina

2,1

2,6

2,9

2,2

2,4

Kanpo-eskariko ekarpena

2,0

2,2

2,2

2,0

2,1

Kanpo-saldoko ekarpena

-0,1

-0,2

-0,2

-0,1

-0,1

Lehen sektorea

2,0

-0,4

1,8

0,7

3,0

Industria eta energia

0,5

1,0

1,3

0,7

1,6

Eraikuntza

1,7

1,7

1,6

1,8

1,8

Zerbitzuak

2,3

2,4

2,4

2,3

2,2

Balio erantsi gordina

1,9

2,0

2,1

1,9

2,1

Produktuen gaineko zerga

1,8

1,9

2,1

1,9

2,1

BPG nominala

4,7

4,7

4,7

4,7

4,1

BPG deflaktorea

2,8

2,7

2,6

2,7

2,0

Lanaldi osoko lanpostuak

1,8

1,7

1,9

1,8

1,6

Landunak (bizt. jardueraren arabera)

1,3

1,3

1,1

1,4

1,1

Langabezia-tasa

7,2

6,9

6,8

7,2

6,8

Aurrekontu hau sortu da Europar Batasuneko ekonomia- eta aurrekontu-gobernantzaren esparru berria indarrean jartzearen babespean. Esparru horren helburua da zor publikoaren ratioak murriztea eta Europako ekonomien defizitak pixkanaka, modu errealistan, iraunkorrean eta hazkundearen alde murriztea. 2024ko irailaren 20a baino lehen egon beharko dute prest Estatuen lehen gastu-, erreforma- eta inbertsio-planek. Izan ere, arau berriak 2025eko aurrekontuetan jarriko dira behin betiko indarrean. Bestalde, Euskadiko aurrekontu-egonkortasunaren bidea Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan adostu beharko da, egiaztatutako finantza-kaudimenarekin koherentziaz —Estatuko ratingak baino rating handiagoekin—.

 

 

Ongizatea eta hazkunde ekonomikoa

Politika publikoen hedapena honako ardatz hauetan kokatuko da: erronka demografikoa; hazkunde ekonomikoa eta ongizatea; eraldaketa energetikoa, klima-aldaketaren aurkako borroka eta ingurumenaren babesa; elkarbizitza-eredu sendo eta bidezkoa; eta autogobernua.

Osasuna izango da 2025eko kontu publikoen protagonista nagusia. Osasun publikoa eta unibertsala bermatuko da, haurren eta nerabeen osasunean inbertituko da. Lehen mailako arreta indartuko da. Era berean, instalazioak eta ekipamenduak modernizatzen jarraituko da.

Etxebizitzari dagokionez, arreta berezia jarriko zaie gazteei eta baliabide edo irisgarritasun-premia urriak dituzten adinekoei.

Euskal hezkuntza-ereduak lanbide-heziketa munduko erreferente gisa finkatzeko apustuari eutsiko dio, eta unibertsitate- eta zientzia-sistema bultzatuko da, puntakoa eta abangoardiakoa izan dadin.

Segurtasunaren esparruan Ertzaintzaren egitura hobetu eta modernizatu beharko da, eta euskarak herri-lehentasuna izaten jarraituko du. Halaber, 2025eko aurrekontua baliagarria izango da sortzaileei, artistei eta kulturaren arloko profesionalei laguntzeko eta gazteei zuzendutako neurriak areagotzeko.

2030eko Euskal Enplegu Estrategiaren helburu estrategikoa da gure ongizate-estatua, kalitatezkoa eta inklusiboa, mantentzeko eta garatzen jarraitzeko aukera emango duen enplegua lortzea, benetako aukera-berdintasunean oinarrituta. Talentua fidelizatzeak eta erakartzeak indarra izango du, eta euskal industria bultzatuko da, lehiakortasun jasangarria lor dezan aurrerapena, hazkundea eta errotzea bermatzeko. I+G+Baren aldeko apustua finkatuko da, urtean gutxienez % 6ko hazkundearekin.

2025eko aurrekontuak lehen sektorea indartuko du eta turismoa hazkundearen eta enpleguaren motor bihurtzeko neurri gehiago ezarriko dira, ingurumena eta tokiko komunitateak errespetatuz.

Gainera trantsizio energetikoa, mugikortasun jasangarria, ekonomia zirkularra eta hiri-garapen jasangarriaren eredu berria bultzatzen jarraituko da. Euskadik tinko egingo du aurrera genero-berdintasunaren eta LGTBIQ+ eskubideen aldeko politiketan. 2025eko aurrekontuak, justizia-zerbitzu publikoa finkatzeko inbertsioei eta jarduketei jarraipena emateko oinarriak ezarriko ditu, baita espetxeen arloan ere.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak 2025ean autogobernua defendatzen jarraituko du, eta haren lege-garapena zabalduz.