Eusko Jaurlaritzak 100.000 euroko dirulaguntza emango du joko patologikoa prebenitzeko eta joko arduratsua sustatzeko

0
PRUEBA
  • Laguntza hauen helburua da euskal herritarrek jokoaren eta adikzioen arriskuei buruz duten ezagutza sustatzea

Gobernu Kontseiluak dirulaguntzen deialdi berri bat onartu du gaur goizean, 100.000 €-koa, Euskadiko irabazi-asmorik gabeko elkarteek urtero egiten dituzten joko patologikoaren inguruko sentsibilizazio, informazio eta prebentzio unibertsaleko proiektuak bultzatzeko.

Laguntza-programa honen bidez, Eusko Jaurlaritzak joko arduratsuaren praktika sustatu nahi du, hau da, parametro osasungarri batzuen barruan, Euskadin garatzen diren hezkuntza-kanpainen eta prebentzio- eta laguntza-programen bidez, joko patologikoaren, adikzioen eta abarren prebentzioan lan eginez.

Prestazio honen helburua joko kontziente eta osasungarria sustatzea da, euskal biztanlerian jokoarekin zerikusia duten mendekotasun-portaerei buruzko ezagutza eta orientazioa emanez herritarrei.