PRUEBA
- urtean euskarazko eta gaztelaniazko literatura argitalpenetarako dirulaguntzak emateko deialdia onartu du gaurko Gobernu Kontseiluak. Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren helburua literatura edizioa sustatzea da eta horretarako 2024. urtean argitalpengintzan diharduten enpresek garatu beharreko euskarazko eta gaztelaniazko literatura-lanen urteko edizio-planaren eta euskarazko audioliburuen argitalpen-kostuen parte bat ordainduko da. Aurten, deialdi honen barruan, lehenengoz lagunduko dira euskara itzulitako best-sellerrak hori dela eta, Kultura eta Hizkuntza Politika sailak iaz baino 60.000 euro gehiago bideratuko ditu deialdi honetara, guztira 760.000 euro. Deialdi honekin honako modalitateak lagunduko dira:
- Euskarazko literatura argitalpenak diruz laguntzeko 515.000 euro erabiliko dira. 2024. urtean argitaratuko diren euskarazko literatura liburuak izan beharko dira, paperean edo formatu digital irakurgarriak.
- Gaztelaniazko literatura argitalpenak laguntzeko 125.000 euroko diru partida gordeko da. 2024. urtean argitaratuko diren gaztelaniazko literatura liburuak izan beharko dira, paperean edo formatu digital irakurgarriak.
- Euskarazko literaturako audioliburuen argitalpenek 60.000 euroko diru poltsarekin lagunduko dira. 2024. urtean argitaratuko diren giza ahotsez grabatutako euskarazko literaturako audioliburuak izan beharko dira.
- Euskarara itzulitako bestseller literarioen argitalpenak diruz laguntzeko 60.000 euro erabiliko dira. 2024. urtean argitaratuko diren paperean edo formatu digital irakurgarrian inprimatutako euskarazko literatura-liburuak izan beharko dira, baldin eta euskaratik kanpoko hizkuntza batean idatzitako lanen itzulpenak badira, eta jatorrizko bertsioan bestseller izan badira edizio herrialdean. Bestseller gisa hartua izateko, hamar liburu salduenen artean egon behar izan du jatorrizko argitalpenaren herrialdeko publikoarentzako salmentaren lehen bi asteetan, edo herrialde horretan argitaratzen den urtean gehien saldutako hamar liburuen artean.
Argitaletxeek edizio-plan ezberdinak aurkeztuko ahal izango dituzte dirulaguntza deialdi honetako modalitate bakoitzean. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, gaur onartutako agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Iazko deialdian hamazazpi argitaletxek jaso zuten diru laguntza euskarazko literatura argitalpenen modalitatean, hamabik gaztelaniazko modalitatean eta hiruk euskarazko literaturako audioliburuen modalitatean.