Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Artxibo Historikoan gordetako ondarearekin lotutako ikerketarako 10.000 euroko lau beka banatuko ditu

0

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Euskadiko Artxibo Historikoan gordetako artxibo funtsekin eta dokumentu-ondarearekin lotutako ikerketa-proiektuetarako bekak emateko 2024ko deialdia. Guztira 10.000 euroko lau beka banatuko dira. Helburua Euskadiko Artxibo Historikoan dagoen euskal dokumentu-ondarearen ikerketa sustatzea da.

Beka hauek eskatzeko beharrezkoa izango da unibertsitate-graduko edo graduondoko titulua izatea, beti ere bere ezagutza-eremuak zerikusia badu dokumentu-ondarea kontserbatzearekin, ikertzearekin eta haren balioa nabarmentzearekin. Beka hauen onuradun izan ahalko dira, halaber, gradu edo graduondoko titulu hori eduki ez arren, azken urtean ikasketa guztietan matrikulatuta dauden pertsonak.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera eta eskatzaile bakoitzak beka-eskaera bakarra egin ahal izango du.