Gobernu Kontseiluak 685.800 euroko laguntzak onartu ditu Gizarte Ekonomia sustatzeko

0

Mikel Torres Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburu eta Lehendakariordeak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 685.8000 euroko laguntza-agindu bat onartu du gaur, enpresen eta erakundeen elkarte-egiturak sendotuz gizarte-ekonomia bultzatzeko. 

Zehazki, deialdi baten helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-ekonomiako enpresen eta entitateen elkarte-egiturak sendotzea, baldin eta, nortasun juridiko propioa izanik, interes komunak ordezkatu eta defendatzeko elkartzen badituzte honako hauek: lan-sozietateak eta lan elkartuko kooperatibak; lan elkartukoak ez diren kooperatibak; izaera konfederaleko elkarteak eta gizarte-ekonomiako entitateak integratzeko erakundeak; ekonomia solidarioko elkarteak eta enplegu-zentro berezietako elkarteak; eta gutxienez bi urteko antzinatasuna duten langile autonomoen sektore arteko erakundeak.