Itzulpengintza eta Interpretazioa Zeinu Hizkuntzan diploma

0

Euskal Gorrak elkartearen eta Euskal Herriko Unibertsitateko zenbait irakasle eta ikertzaileren arteko elkarlanaren ondorioz, UPV/EHUk ‘Itzulpengintza eta Interpretazioa Espainiako Zeinu Hizkuntzan (TILSE) eta bere Aplikazio Eremuak’ unibertsitate hedakuntzako diploma antolatu du, Espainiako zeinu hizkuntzaren (LSE) erabilera dela‑eta gizartean dagoen premiari erantzuteko, bai eta informazioa zeinu hizkuntzako hiztun gorrentzat eskuragarria izateko premiari erantzuteko ere.

Eskolak erdipresentzialak izango dira, eta irakasle gehienak LSEn adituak diren pertsona gorrak izango dira, bai eta esperientzia daukaten LSE interpreteak ere. Diploma hau da Espainiako iparraldeko unibertsitate eremuan TILSE prestakuntzarako egiten den eskaintza bakarra.

Diploma zuzenduta dago gradu edo master bat ikasten ari diren eta LSEn edo gorren komunitatean interesa duten pertsonei. Bestalde, aukera bat ere bada lanbide heziketako ikasketak eginda dituzten interpreteak ezagutzak birziklatu eta eguneratu ditzaten, edo praktika har dezaten berriro.

Diploma hau eskuratuko dutenek Espainiako zeinu hizkuntzako itzultzaile eta interprete (TILSE) moduan jardungo dute lan merkatuan. Lana hainbat espezializazio eremutan egin ahal izango dute, hala nola hezkuntzan, osasunean, ikus‑entzunezkoetan, arlo instituzionalean eta abar. Gainera, pertsona gorren psikosoziologiarekin zein ikus‑entzunezko irisgarritasunarekin lotutako gai orokorrei esker, ikasketak amaitzen dituztenek beste lan aukera batzuk izango dituzte, TILSE moduan aritzeaz gain.

Informazio gehiago eta izen ematea:

https://www.ehu.eus/eu/web/graduondokoak/itzulpengintza-interpretazioa-espainiako-zeinu-hizkuntza-unibertsitate-hedakuntzako-diploma