«Sendotu 2023/24» programako nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa garapeneko sektoreetako inbertsioen finantzazioak kreditu-erakunde gehiago izango ditu

0

Abanca´k, Bankinterrek eta Caixabank´ek bat egin dute Kutxabank, Euskadiko Kutxa eta Nafarroako Rural Kutxarekin

Gobernu Kontseiluak onartu du hiru erakunde berri atxikitzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, Finantzen Euskal Institutuaren eta hainbat finantza-erakunderen arteko finantza-lankidetzarako hitzarmenari, nekazaritza-, basogintza-, arrantza-, elikagai- eta landa-garapeneko sektoreetan inbertsioak finantzatzeko lerro bat antolatzeko, «Sendotu 2023/2024» programaren barruan.

«Nekazaritza-, basogintza- eta elikagaigintza-sektoreei proiektuak finantzatzea bultzatzeko, beharrezkoa zen nekazaritza-, basogintza-, arrantza-, elikagaigintza- eta landa-garapeneko sektoreetan finantza-laguntza emateko programa bat ezartzea, eta, horren ondorioz, Sendotu 2023/24 programa sortu zen, kreditu-erakundeen kopurua handitzeko», azaldu du Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak.

Laguntza-programa horren xede diren maileguak ematea guztiz eraginkorra izan zedin eta xede den sektorean eragin positiboa izan zezan, Gobernu Kontseiluak 2.808.000 euroko berme-funts bat eratzea onartu zuen 2023ko abenduan, Finantzen Euskal Institutuaren eta finantza-bitartekarien alde, Sendotu 2023/24 Programaren esparruan maileguak ematean kobraezinak partzialki estaltzeko.

Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Finantzen Euskal Institutuak eta finantza-erakunde interesdunek sinatu beharreko hitzarmen-eredua onartu zuen. Hitzarmen horretan, sektore horiei maileguak emateko baldintzak ezartzen ziren, eta baldintza horiek kreditu-merkatuan zeudenen antzekoak ziren. Hitzarmen hori KUTXABANK, EUSKADIKO KUTXA eta NAFARROAKO RURAL KUTXA erakundeekin sinatu zen. Horiei ABANCA, BANKINTER SA eta CAIXABANK gehitu zaizkie.

Horrek ez du esan nahi hitzarmenaren edukia aldatuko denik, eta, beraz, Finantzen Euskal Institutuak bideratuko ditu bermeen baldintzak eta horiek partzialki gauzatzeko prozedura, dagoeneko onartuta dagoen hitzarmen-ereduan jasotzen zen bezala.