Denis Itxasok hurrengo asteazkenean deituko du Etxebizitzaren Itun Sozialaren bilera

0

Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburu Denis Itxasok Etxebizitzaren Itun Soziala hurrengo asteazkenean deituko duela azaldu du gaur Euskadi Irratian: “Biziberritu nahi dugu paktu hori, etxebizitzaren gaia ez dagoelako soilik botere publikoen esku”, defendatu du sailburuak, gai “konplexu” honen aurrean guztion artean neurri desberdinak martxan jartzeko. Bilera hau Imanol Pradales Lehendakaria izango du buru.

Itxasok gogorarazi du etxebizitzaren erronka ez dela Euskadikoa soilik “Europako eta munduko metropolietan gertatzen da, hiriburu guztiak daude tentsionatuta”, azaldu du, “merkatuak, turismoak eta bestelako faktoreak ekarri gaituzte egoera honetara”.

Sailburuak azpimarratu duenez, “ez daukagu mirariak egiteko gaitasunik”, baina “aldaketa handi asko” espero dituela aurreratu du, eta gai honen inguruko aurrekontuak sendotzea eta fiskalitatea ere erabiltzea –foru aldundien zerga-erreformaren bidez- aipatu ditu erronkari aurre egiteko. Eusko Jaurlaritzaren eskutik, Itxasok aurreratu du “merkatura sartzeko” helburua daukala bere Sailak, “etxebizitzak erosteko eta ahalik eta bizkorren parke publikoa handitzeko”.