Hiru udal gimnasio abuztuan berrituko dira

0

Intxaurrondo, Etxadi eta BentaBerriko kiroldegietako gimnasioak dira

Donostia Kirolak udal kiroldegietako gimnasioak berritzearen aldeko apustuarekin jarraitzen du, azken urteetan gehien erabiltzen ari den kirol guneetako bat baita. Gaur egun, Kirol Txartela-rekin gimnasioen 5.200m2 erabilgarri daude.

Alde horretatik, dagoeneko esleitu da Bentaberri, Etxadi eta Intxaurrondo kiroldegietako gimnasioak berritzeko lizitazio publikoa, renting-aren formulari eutsiz. Renting-ak emaitza onak izan ditu Altzan eta Yoldin, eta bost urtean behin gimnasioak erabat berritzeko aukera ematen du, inbertsiorik egin behar izan gabe.

Bentaberri kiroldegia
Bentaberri Udal Kiroldegiko gimnasioan, 420m2-ko azalerarekin, pisu librea, entrenamendu funtzionala eta eremu kardiobaskularra duten lan-eremuak berrituko dira. Pisu libreko eremuan zoladura berezia jarriko da eta pisu libreen aukera zabala izango da, barra olinpikoak eta 2 kg-tik 42 kg-ra bitarteko mankuernak barne.
Gune aerobikoak 48 makina izango ditu, hala nola, eliptikoak, zintak, eski-simulagailua, eskailera amaigabea, bizikletak, etab.

Etxadi kiroldegia
Etxadin gimnasioaren azalera handitu egingo da, 170m2 izango du orain, eta eremu guztiak berrituko dira: pisu librea, indar gidatuko lana, funtzionala eta kardiobaskularra.. Indar gidatuko eremuan, muskulu-talde guztiak lantzeko 9 makina berri instalatuko dira: bizeps, kuadrizeps, deltoide, abdominal eta abar. Gune kardiobaskularrean, 19 makina jarriko dira.

Intxaurrondo kiroldegia
Kiroldegi honetan ere berrikuntza integrala izango da (268m2): pisu libreko gunea, indar gidatua, kardiobaskularra eta funtzionala. Indar gidatuko zonaren kasuan, 10 makina instalatuko dira, eta kardio eremuan, berriz, 25 makina. Entrenamendu funtzionaleko guneak TRXa, eraztunak, horma-bularrak eta abar dituzten egiturak izango ditu.

Gimnasio horien ekipamendua renting formularen bidez kontratatuko dira, inbertsioa zuzenean egin beharrean. Horrek hobekuntza handiak ekarriko ditu makinen mantentze-lanetan eta eguneratzean. Gainera, kontratu honek bost urteko iraupena izango du, eta horien amaieran gimnasioa guztiz berrituko da.

Datozen 5 urteetan, 462.000 € bideratuko dira renting horretara.

2024/07/11-an argitaratua