Bi guneak, etxekoa eta bisitariena, UEFA araudira egokitzen ari dira eta 19 eserlekutik 27ra pasako dira, bi ilaratan banatuta
Astelehenean hasi ziren San Mamesen bi aulki-guneak Europako txapelketak jokatzeko UEFA araudiak exijitzen dituen irizpideetara egokitzeko lanak. Gaur egun ilara bakarrean dauden 19 eserlekuetatik araudian adierazitako 27etara pasako dira aulkietan, bi ilaratan banatuta.
Aldaketa horrek ez dio inola ere eragingo estadioaren alde horretan esertzen diren bazkideen eta zaleen ikusgarritasunari.
Lanek ez dute eraginik izango San Mameseko Tourrean eta estadioko gainerako esperientzia eta zerbitzuetan.