PRUEBA
Imanol Pradales Lehendakariak Eneko Andueza PSE-EEko Idazkari Nagusia hartu du gaur. Aste honetan Lehendakariak alderdi politikoekin egin dituen bileretatik azkena izan da, Gobernu-programa partekatzeko, Herriaren lehentasunei eta erronkei buruzko hausnarketa bateratua egiteko eta lan-metodologia bat ezartzeko. Bilera Ajuria Enea jauregian izan da, eta, aztertutako gaien artean, nabarmentzekoa da Euskal Osasun Sistemari buruzko Herri Itun handi bat lortzeko helburua.
Bileraren ondoren, PSE-EEko Idazkari Nagusiak adierazpenak egin ditu komunikabideen aurrean.