Athletic Clubek bere instalazioak irekiko ditu berriro zaleek lehoien lan saioaz goza dezaten
Datorren asteazkenean, uztailaren 17an, lehen taldearen entrenamendua ateak irekita egingo da Lezamako 1. Zelaian 10:30etatik aurrera.
Segurtasun arrazoiengatik eta edukiera kontrolatzeagatik, entrenamendua ikusi nahi duten pertsona guztiek doako sarrera erreserbatu beharko dute Athletic Cluben webgune ofizialean.
Erreserba-prozesua edukiera bete arte egongo da zabalik. Ezin izango da Lezamara sarrerarik gabe sartu. Sarbidea sagardotegi ondoko atetik egingo da 09:45etatik aurrera.