Athleticek Villalibre saldu dio Alavesi

0

Kopako eta Superkopako aurrelari txapeldunak, kopuru finko bat, helburuen araberako aldagai bat eta etorkizuneko salmenten ehuneko bat biltzen dituen eragiketa baten ondoren, bere ibilbidea bukatu du talde zuri-gorrian

Athletic Clubek akordioa lortu du 2025era kontratua zuen Asier Villalibrek Deportivo Alavesen joka dezan. Operazioak kopuru finko bat, helburuen araberako aldagai bat eta etorkizuneko salmenten ehuneko bat biltzen ditu. Gernikako aurrelariak 127 partida ofizial, 21 gol eta Kopako eta Superkopako tituluak besapean dituela amaitu du Athletic Clubekin izan duen ibilbidea.

Betirako oroimenean geratuko da 2021eko Superkopako finalean FC Barcelonaren aurka sartutako eta luzapena behartu zuen gola, talde zuri-gorria titulu berri bat lortzera bultzatu zuena. Villalibre ere funtsezkoa izan zen Athleticen 25. koparako bidean, sei partidatan sei tgol egin baitzituen, Abdon Prats eta Douvikasekin batera txapelketako golegilerik onena bihurtu zelarik.

Kadeteetatik Lezaman hezitutakoa, Villalibrek (26 urte) 2016ko abenduan egin zuen debuta lehen taldearekin, Ernesto Valverderen aginduetara. Ondoren Bigarren Mailan utzita irten zen Lorca FC eta Real Valladolid taldeetara. Etxera itzuli eta Bilbao Athleticen golen marka historikoa 23 goletan finkatu ondoren, Villalibrek Bigarren Mailako beste lagapen batekin tartekatu zuen lehen taldean egindako bilakaera; hain zuzen ere, Alavesen, non Gasteizko taldea Lehen Mailara itzuli zuen igoerako play offean erdietsi zuen golarekin erabakigarria izan zen.

Athletic Clubek zorterik onena opa dio Asier Villaibreri bere etorkizuneko ibilbide profesionalean, eta, aldi berean, biziki eskertzen dio urte hauetan guztietan Klubaren interesen defentsan erakutsitako dedikazioa.