Justizia sailburuak lan egingo du ETAko presoek, espetxetik ateratzen direnean, «eragindako mina eta minaren bidegabekeria sakona» onar dezaten

0
  • Maria Jesus San Josek «Espetxea gizatiartu: itxaropena eta erronka euskal espetxe-eredurako» udako ikastaroaren irekiera ekitaldian parte hartu du gaur
  • Euskadi pertsona guztien eskubideak bermatzen dituen gizarte integratzailea dela ziurtatzen du

Maria Jesus San Jose Justizia eta Giza Eskubideetako sailburuak gaur ziurtatu duenez, «ez dugu etsiko» ETAko presoak espetxetik ateratzen direnean «mina ez ezik, egindako kaltearen bidegabekeria sakona ere onartu», eta «haiek borrokatu zutenaren justu kontrakoa den Euskadiko kaleetara itzultzeko prestatu ahal izateko».

San Josek Donostiako Miramar Jauregian parte hartu du gaur Eusko Jaurlaritzak antolatutako «Espetxea gizatiartu: itxaropena eta erronka euskal espetxe-eredurako» UPV/EHUren udako ikastaroaren irekieran. Alfonso Gómez Justiziako sailburuordea eta Alfredo Retortillo Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea ere bertan izan dira.

Bere hitzaldian, San Josék ikastaroaren antolaketa justifikatu du «espetxeen kudeaketari buruz adostutako ereduaren une erabakigarria delako, behin bere eskumen integrala onartuta», eta «espetxe-ereduaren definizioak izan nahi dugun gizartearen definizioarekin zerikusia duelako». Zentzu horretan, «Euskadi, terrorismoak eragindako oztopo eta tragedia guztiak gorabehera, gizarte integratzaile gisa definitzen eta eraikitzen ari da, inor alde batera uzten ez duena eta pertsona guztien eskubideak bermatzen dituena: askatasunean bizi dira gehien-gehienak eta espetxe-zigorrak betetzen dituzte gutxiengo batek».

Pertsona guztien eskubideak baliatzea

Hori dela eta, gaineratu du Justizia eta Giza Eskubideen Sail berriari dagokiola eskubide horiek baliatzea eta hori lortzeko hartzen diren erabakiak ulertaraztea. Horrela, espetxe-kudeaketa «adimenaren, zuhurtziaren, sentsibilitatearen eta konpromisoaren erronka bihurtzen da», gaineratu du. Izan ere preso guztiak espetxetik ateratzen diraazkenean, eta kontua, «gure erantzukizun publikoari begiratzen dionada, espetxetik ateratzen direnean, eragindako gaitzagatik damututa dauden, biktimekiko enpatia duten, gizartearekin berriro elkartzeko borondaterik daukaten eta, zigorrak beteta dituztenean, gizartean parte hartzeko bordondaterik duten  gainerakoen eskubide eta betebehar berberekin, eta hori ez da beti gertatzen».

«Horregatik da hain garrantzitsua, gure borondate politikoa ez ezik, espetxeetan eta gizarteratze-prozesuetan lan egiten duten enplegatu publikoen lana ere. Horiek dira finkatu nahi dugun espetxe-eredu hau arrakastaz burutzeko ezinbesteko tutoretza», ziurtatu du, eta» gure gizartean hain gutxi ezagutzen eta gutxiesten diren, zuzenean mespretxatu, bahitu, hil eta terrorismoak jazarri dituen «pertsona horiei aitorpena adierazi nahi izan die.

Justizia eta Giza Eskubideetako sailburuak berretsi duenez, «gure tragedia berriena gogoratzea gustuko ez izan arren, Euskadik ETArekin amaitzea lortu zuen. Baina gure inguruan, oraindik ere, biktimengan sortutako minaren ondorioak daude, ez baitituzte ahazten; eta hiltzaileek beren buruentzat sortu zituzten ondorioak ere badaude:, auzitegiek ezarritako kondenak beren eskubideen berme guztiekin betetzea «.

«Dagokienean» espetxetik aterako direnez, irtetzen direnean ez dugu etsiko «mina ez ezik, egindako kaltearen bidegabekeria sakona ere onartuz», egitea. San Josek adierazi duenez, «eurek ere, gainerako presoei bezala, Euskadiko kaleetara itzultzeko prestatu nahi ditugu, haiek borrokatu zutenaren kontrakoa baita. Izan ere, proiektu politiko batek inposatu nahi izan zuen izua gorabehera, Euskadi anitza zen eta da, eta komunitate nahiko kohesionatua eta aurreratua egitea lortu dugu».

Hala ere, sailburuak argitu nahi izan du terrorismoagatik zigortutako pertsonak «gure espetxeetan dauden guztien % 10 baino ez direla», eta ziurtatu du berak zuzentzen duen sailak «modu berdinean zainduko dituela guztiek dituzten eskubideak, eta administrazioen arteko begirada osoa, osagarria eta kolaboratzailea merezi duela».