Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeak kooperatiben euskal ereduan interesa duen Uruguaiko ordezkaritza bat hartu du

0

Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuorde Elena Pérez Barredo eta Gizarte Ekonomiako zuzendari Jokin Diaz Uruguaiko Gizarte Garapenerako Ministerioko ordezkaritza batekin bildu dira gaur, eredu kooperatibotik Euskadin egiten ari den pertsonen zaintza eta arreta sistema aztertzeko.

Europako Batzordeak finantzatutako bisita instituzional honen helburua bi erakunde publikoen artean jardunbide egokiak trukatzea da, zainketa-kooperatiben esparruan. Uruguaiko ordezkaritza Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko ordezkariekin bilduko da uztailaren 19ra arte.