Athletic Clubek hamar futbolari gehiago utziko dizkie Primera Federacion eta Tercera Federacion txapelketen arteko Bizkaiko klubei, eta Asier Perez CD Tudelanori
Athletic Clubek harrobiko jokalari hauek uztea erabaki du: Aimar Vicandi (Barakaldo CF), Lander Arenal, Ibon Badiola eta Aimar Peña (Arenas Club Getxo), Asier Perez (CD Tudelano), Peio Cordoba eta Ugaitz Quevedo (Padura CD), Ieltxu García eta Asier Santamaría (SD Leioa), Alex Alba (Portugalete CF) eta Daniel Miracle (CD Derio).
Horietatik hamar Bizkaiko klubetara aterako dira eta hamaiketatik zortzik lagapena errepikatuko dute. Arenal eta Santamaria Getxoko Arenas Cluben aritu ziren, Peña eta Badiola SD Gernika Cluben, Asier Perez UD Mutilveran, Ieltxu Portugalete CFn, Cordoba SD Leioan eta Miracle CD Derion.