Eusko Jaurlaritzak 92,5 milioi euro bideratuko ditu enpresetan I+G bultzatzeko HAZITEK programara

0
PRUEBA

Eusko Jaurlaritzak 92.500.000 euroko diru-hornidura onartu du gaur goizean Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak enpresen I+G finantzatzeko sustatzen duen HAZITEK laguntzen programarako. HAZITEKek 42.500.000 euro bideratuko ditu lehiakortasun-proiektuak finantzatzera eta 50.000.000 euro proiektu estrategikoak finantzatzera.

Gaur onartu den ebazpenaren helburua 2024ko ekitaldirako laguntza-programa honen II. faserako deialdia egitea da, 2024ko urtarrilaren 10ean deitutako I. fasean aldez aurretik onartutako proiektuei laguntzak esleitzeko. Orain, lehenengo fasean hautatu ziren eta programaren baldintza guztiak betetzen dituzten proiektuei emango zaien dirulaguntza ebatziko da, beraz. Modu horretan, erakunde onuradunei onartutako proiektuen jakinarazpena aurreratu zaie, exekuzio-aldiaren hasieran edo baita abian jarri aurretik ere, eta horrek proiektuen eragin pizgarria lortuko du, horien planifikazioa hobetzeko aukera emanez.

Eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak, zuzenketak eta agindu honetan inplikatutako gainerako kudeaketak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira. Eskabidean sartzeko eta eskabidea betetzeko, jarraian adierazitako egoitza elektronikoa erabiliko da:

https://www.euskadi.eus/servicios/1030809/ (gaztelania)

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1030809/ (euskara)

  • Hasiera-data: deialdiaren ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
  • Azken eguna: 2024ko irailak 10