PRUEBA
Klubak lehentasunezko eskubideak eta helburuen araberako zenbateko bat erreserbatu ditu Lezaman kimu mailatik hezitako aurrelariagatik
Athletic Clubek eta SD Eibarrek akordioa lortu dute Bilbao Athleticekin bi partida jokatu dituen aurrelariak talde armaginean joka dezan. Operazioak lehentasunezko eskubideak aurreikusten ditu datozen bi denboraldietan, eta zenbateko bat helburuen arabera.
Hegalean aritzen den futbolari ermuarrak 20 urte ditu, Lezaman kimu mailatik hezitako jokalaria da eta bi lesio larri gainditu ditu.
Athleticek zorte ona opa dio Ibai Asenjori bere ibilbide profesionalean, eta, aldi berean, urte hauetan zehar Klubaren interesen defentsan erakutsitako dedikazioa biziki eskertzen dio.